Logistika

Zure ekoizpena kudeatzen dugu, eta erantzun azkarrak ematen dizkiegu zure beharrei

Jasotzea

Geure garraio sare propioa daukagu, esaten diguzun jatorriko lekuan zure salgaia jasotzeko prest.

Harrera / Deskarga

Ibilgailuak geure instalazioetan deskargatuko dira, eta une horrexetatik izango duzu zeure salgaien trazabilitate guztia eskura.

Sailkapena

Jatorriko dokumentazioa eskanerretik pasatzen dugu, paletizatu, hala eskatzen bada, eta salgai bakoitzaren erreferentzia egiten dugu.

Kokapena

Salgaiak gure instalazioetan irizpide hauen arabera kokatzen dira: FIFO-LIFO , SORTA-MATRIKULA.

Biltegiratzea

Gure instalazioetan gordetzen diren salgaiak kontserbazio egoera ezin hobean mantentzen dira.

Eskariak prestatzea

Gure pertsonala prestatuta dago eskarien pickinga egiteko, gure bezeroen jarraibideetara egokituz.

Banaketa azken bezeroari

Gure garraio sareari esker, adierazten diguzun azken helmugaraino bidal ditzakegu zure salgaiak.

Informazioa

Zure salgaien erabateko trazabilitatea, logistika webgunearen bitartez, gurekin egiten dituzun operazio guztietarako.